AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Unibertsitate mailako matrikulazioa %0,3 gutxitu da Euskal AEan 2015/2016 ikasturtean

2017.09.18

Euskal AEn unibertsitate mailako matrikulazioaren inguruan Eustatek argitaratu dituen azken datuen arabera, 2015/2016 ikasturteari dagozkionak, Euskadin kokatuta dauden unibertsitateetan 66.830 ikasle matrikulatu dira, aurreko ikasturtearekin alderatuz %0,3ko beherakada suposatu duena (230 ikasle gutxiago termino absolutuetan).

Emakumezkoen matrikulazioa gizonezkoena baina altuagoa da (%52,7 eta %47,3) eta emakumeen kolektiboa da urte arteko beherakada baxuagoa erregistratu duena (-%0,2 eta -%0,5 gizonen artean).

Unibertsitate publikoa da Euskadiko matrikulazio guztiaren ehuneko handiena bereganatzen duen unibertsitatea; zehazki lau matrikulaziotik hiru unibertsitate publikoari dagokio.

Lurraldeka, Gipuzkoak EAEko unibertsitate mailako hamar ikasletik hiru hartzen ditu, Bizkaiak ikasleen erdia baino zertxobait gehiago bereganatzen du eta Arabak hamarretik bi baina gutxiago.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus