AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Pertsonen ikasketa maila altuagoek enplegutasuna hobetzen dute

13.09.2017

ELGEk Education at a glance txostenaren edizio berri bat argitaratu du. Txostenean, nazioarteko ikuspegi batetik hezkuntzak munduan duen egoera aztertzen da hezkuntza adierazle multzo zabal batez bitartez.

Barneratutako adierazle multzo zabalaren artean txostenak pertsonen ikasketa mailaren eta enplegu tasaren artean dagoen harremana nabarmentzen da: kasu guztietan goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean enplegu tasa altuagoa izaten da eta, ikasketa maila baxuagoa den heinean, langabezi tasak gora egiten du.

Txostenak pertsonen enplegutasunean hezkuntzak eta gaitasunen garapenak duten garrantzia azpimarratzen du. Prestakuntza duten eta ikasteko prozesuan jarraitzen duten pertsonek hazkunde soziala eta ekonomikorako oinarria dira eta gizarte inklusibo eta kohesionatuak osatzen dituzte.

Ikerketa, partekatutako ezagutza eta arrakastako esperientziak oinarritzat hartuta politikoei eta hezkuntza arloko arduradunei herrialde bakoitzarentzat, politika hoberenak identifikatzen laguntzeko erreminta da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus