AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikas-ekinezko erregimeneko LH dualeko matrikulazioa hamar bider handitu da lau ikasturtetan

2017.09.11

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide heziketa dualeko programek, ikastetxe eta enpresen arteko ikaskuntza prozesu partekatu baten bitartez prestakuntza profesionaleko titulu bat eskuratzea ahalbidetzen dute.

Ikas-ekinezko erregimeneko Lanbide Heziketa dualeko azken matrikulazio datuen arabera, 2016-2017 ikasturteari dagozkionak, parte hartu duten ikasle kopuruan zein enpresa kopuruan hazkunde garrantzitsua antzeman da. Datu hauek prestakuntza sistema honek azken urtetan irabazi duen garrantzia agerian uzten dute, bereziki Gipuzkoan.

2016-2017 ikasturtean zehar EAEn 1.283 pertsona matrikulatu dira ikas-ekinezko erregimeneko LH dualeko ikasturteren batean, eta 790 enpresek hartu dute parte. Bi adierazle hauen kasuan, ia erdia Gipuzkoako lurraldeari dagokio (ikasleen %48,9 eta enpresen %48,7, hurrenez hurren), emaitza hauek Gipuzkoan ikas-ekinezko LHk duen garrantzia agerian uzten dutelarik.

Parte hartu duten ikasleen zein enpresen banaketa oso orekatuta dago LHko ikastetxe publiko zein pribatuen artean.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus