AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako hamar emakumetatik lauk ikasten du

2017.07.24

“Ikastea, motibazioa eta oztopoak: genero ikuspuntua” txostenak Gipuzkoako pertsona helduen jarduerak jasotzen ditu, ikaskuntzako jardueretan duten parte-hartzeari lotuta eta beti ere genero ikuspegitik begiratuta.

Bertan jasotako ondorio nagusiak honakoak dira:

- Gipuzkoako emakumezkoen %38,7ak azken urtean zehar ikasuntzan parte hartu du, orain dela urte bete baina tasa zertxobait altuagoa izanik (%37,4%).
- gizarte osoarekin gertatzen den bezala, emakumezkoen aprte hartzea adinarekin batera gutxitzen da: 25 eta 34 urte bitarteko emakumeen %55,4ak ikasi egiten du, 65 eta 74 urte bitarteko emakumeen %13,6aren aurrean.
-emakumeen artean parte hartzea altuagoa da ikaskuntza ez formalean (%33,5, ikakuntza formalean, aldiz, %8,2).
- Intereseko gaietan ezagutzak eskuratzea, ikasten duten emakumeen %80ak baino gehiagok adierazi du.
- familiako ardurengatik parte hartu ezin izana ikasten ez duten Gipuzkoako emakumeen %53,8ak adierazi du, eta soilik gizonezkoen %21,6ak aipatu duen arrazoia da.

Dokumentu hau Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 54. txostena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen dena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus