AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Donostia Kultura: 600 aukera baino gehiago 2017-2018an ikasteko, pertsona guztientzat

2017.07.14

Donostia Kulturak 2017-2018 ikasturterako bere ikastaroen eskaintza aurkeztu berri du, hiriko kultur etxeen bitartez bideratuko dena.

600 aukera baino gehiago daude, 150 ikastaro berri baino gehiago eskainiz, Donostia Kulturak pertsonen ikaskuntzaren eskaria berritzeko, hobetzeko eta atenditzeko duen helburuarekin.

Horrela, ohiko eskaintzaz gain, eskaintza berria aisia aktiboko parte izateko helburuarekin esparru desberdinak barneratzen ditu. Hauen artean, eskulanetako jakintza gaiak (estanpazio naturalak, orratz arteak), musika-kiroletakoa (kapoeira, jumping dance, rock and roll, akroyoga, perkusioa, didgeridoo-a), teknologikoak (3D-n inprimatzea) edo kulturalak (Aristoteles eta Platonen filosofia).

Helduei zuzendutako ikastaro guztiak euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira, egile ikastaroak izan ezik. Haur eta gazte ikastaroak euskaraz emango dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus