AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Pertsonen gaitasunen kudeaketa: lehiakortasunaren faktore gakoa

2017.07.12

ELGAk argitaratu berri duen “Skills Outlook 2017” txostenak hezkuntza, prestakuntza eta ikaskuntzari buruzko zenbait gomendio interesgarri eta gizarte zehatz batek duen posizio lehiakorra eta balio kate globala (mundukoa) jasotzen ditu.

Txostenak ondorengo gaiak aztertzen ditu, besteak beste:

• Biztanleek eskuratzen dituzten konpetentziak eta gaitasunak balio kate globalean duten postua justifikatzen dute. Herrialdeek duten hezkuntza, prestakuntza eta gaitasunen mix-aren eta ekoizkortasunaren eta lehiakortasun postuaren (mundukoa) artean harreman zuzena dago. Adierazle hauen hobekuntza sareen, prozesuen eta ikaskuntza moten (formala, ez formala eta informala) sustapenean oinarritzen da.
• Lan esparruan eta esparru sozioekonomikoan eskuratutako gaitasunen garrantzia azpimarratzen du, espezializazio maila batera eramaten duena. Zentzu honetan, konpetentziak esparru zehatz batzuetara bideratzea gomendatzen du txostenak, espezializazioa posizio global horretan hobetzeko aukera bezala ulertuta.
• Eta hezkuntzan, prestakuntzan, ikaskuntzan eta berrikuntzan elkarlanaren eta nazioarteko trukearen garrantzia azpimarratzen du, gaitasun hauen kudeaketaren oinarri bezala.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus