AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Adinarekin lagungarria den enplegu baterantz: enpleguaren bizitza zikloaren eta zahartzearen ikuspuntua

2017.07.10

Lan baldintzen, enpleguaren kalitatearen eta laneko osasunaren inguruan lan egiten duten europar erakunde desberdinek, pertsonen karrera profesionalaren garapenean adinak duen paper garrantzitsuan arreta jartzen duen labupen dokumentu bat egin dute.

Lau lan desberdin batera aurkezen dituen txosten bat da:

- (Cedefop) Petsonen egoera euren lanari eta adinari dagokionez: lan baldintzak eta adineko pertsonen beharretara doikuntza. Prestakuntza beharra, ergonomia eta bilatzen den lanaren dedikazioa.
- (EO-OSHA) Enplegu politiken testuingurua adinari lotuta enplegu jasangarriaren ikuspuntutik, praktika onen aurkezpenarekin batera.
- (Eurofound) Prestakuntzan parte hartzea eta etengabeko ikaskuntzaren garrantzia eta adinari lotutako prestakuntza beharrak
- (EIGE) Adina, enplegua eta genero ikuspuntua enpleguaren iraunkortasunaren ikuspegitik, gizarteko ikuspuntutik (pentsioetan eragina murriztu) eta ikuspuntu pertsonaletik (pobrezia arriskuko egoerak kalitatezko enpleguaren faltagatik).

Ondorioek pertsonen bizitza laborala kalitatezko eta jasangarria den enplegu batekin bateragarria izateako planteamendu integralaren beharra azpimarratzen dute. Zehazki aipatzen dira karrera profesionalaren kudeaketaren beharrak, pertsonen aldaketei (adina) eta lan inguruneari egin beharreko doikuntza, kualifikazioari lotutako beharrak eta lanpostuetan erregistratutako aldaketen ondorioz sortutako konpetentziak.


PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus