AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

“Global Training” 2017ko deialdia dagoeneko martxan

2017.06.19

“Global Training” programako 2017ko deialdia martxan dago (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila). Bekak tituluren bat duten gazteei (unibertsitate edo goi mailako lanbide heziketa dutenak) zuzenduta daude eta atzerrian enpresa batean 6 eta 12 hilabete bitarteko iraupena duten praktikak eskaintzen dute.

Helburua nazioarteko mugikortasuna sustatzea da eta beraien profil akademikoarekin bat egiten duten jarduera eta proiektuak garatzen duten bitartean lan mundua ezagutzeko aukera eskaintzen du.

Aukeratzeko irizpideen artean eskatzen den profila eta prestakuntzaren doikuntza (praktikak egingo diren enpresa edo erakundeak), hizkuntza maila eta proiektuan parte hartzeko motibazioa.

Guztira 385 beka eskaintzen dira ondorengo banaketa izango dutenak: Confebask, HETEL, Politeknika Txorierri eta ADEGI (60 beka); Universidad de Deusto eta Mondragón Unibertsitatea (60 beka); Garapen eta Fomento de San Sebastián (60 beka); Ikaslan Gipuzkoa eta AFM (60 beka); Universidad del País Vasco/EHU (60 beka); Fundación Novia Salcedo (60 beka) eta Eusko Ganberak (55 beka).Izena emateko epea ekainaren 14tik uztailaren 14a arte luzatuko da eta pertsona bakoitza soilik beka bat eskatu ahalko da entitate-erakunde bati.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus