AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

DEMAL proiektua pertsona helduen prestakuntzaren hobekuntzarako

2017.06.14

Europa 2020 Estrategiaren lau helburuetako bat Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren (HLH) kalitatea eta eraginkortasuna maila guztietan hobetzea da, eta beraz, HLHren ikaskuntza prozesuen eta sektoreko profesionalen hobekuntza ziurtatzea beharrezkoa da.

Fondo Formación Euskadi bazkidea den ERASMUS+ DEMAL Designing, monitoring and evaluating adult learning proiektuak, pertsona helduen prestakuntzan lan egiten duten profesionalei zuzendutako prestakuntza programa bat diseinatzea du helburu. Zehazki, proiektua bi gaitasunetan zentratzen da: prestakuntza prozesuaren diseinua eta prozesu horren kontrola eta ebaluazioa.

Maiatzean Budapesten antolatu zen azken topaketan, prestakuntza programak diseinatzeko eta garatzeko oinarri bezala hartuko den Gaitasunen Profila aurkeztu zen. Profila hau EBko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako eragile guztiei eskaintzen zaie.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus