AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

HEZIPLUS ikaskuntza jaialdia

2017.05.18

Datorren larunbatean, maiatzak 20, HEZIPLUSek antolatutako Ikaskuntzaren Jaialdia ospatuko da Donostiako Konstituzio Plazan.

HEZIPLUS Gipuzkoan ikaskuntzaren inguruan ematen diren ekintza desberdinak ezagutzeko plataforma parte hartzailea da. Ekimenak honako gaiekin lotuta daude: Osasuna eta Ongizatea, Kultura, Gizartea, Teknologia edo Zientzia eta Natura.

Jaialdiak adin guztietako pertsonei zuzendutako tailer eta ekintza ugari eskainiko ditu, bai osasuna (suspertze teknikak, kolutorioak sortu, Tai Chi…), eskulanak, jantzigintza, txotxongiloen tailerra, sukaldaritza… bezalako gaiekin loturikoak.

HEZIPLUS, Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza bultzatzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuko Gipuzkoa ikasten duen lurralde gisa Programaren finantzazioa jasotzen du. Aldi berean, programa honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) finantzazioa jasotzen du %50ean.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus