AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskadiko LH Duala: gaurko irtenbidea etorkizuneko erronketara

2017.05.15

Eusko Jaurlaritzak kanpaina berri bat jarri berri du abian, Confebaskekin batera, eta ikastetxeen bitartez Euskadiko Lanbide Heziketa Duala sustatzeko.

2012 urtean martxan jarri zenetik, dagoeneko 1.800 euskal enpresak eta LH ikastetxeetako 2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute LH dualeko programan. 2016/2017 ikasturtean 1.200 gazte baino gehiago ari dira Lanbide Heziketa Duala egiten ia 800 enpresatan, programa abian jarri zenetik ikasle kopurua hamar aldiz handiagoa eta parte hartzen duten enpresena zazpi aldiz handiagoa izanik.

LH dualak ikasleentzat eskaintzen dituen abantailen artean, lan-egoera errealetan ikasteko aukera ematen die gutxienez urtebeteko lanbide-esperientzia eskuratuz, kontratuaren edo hitzarmenaren araberako ordainsari batekin eta industria-adar batzuetan %90 gainditzera iristen den lan-integrazioarekin.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus