AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako eskola uzte goiztiarraren tasa (%7,8) Europar 2020 Estrategiaren helburuaren azpitik kokatzen da jada (%10)

2017.05.03

Eskola uzte goiztiarraren tasa gehienez eskuratutako ikasketa maila bigarren hezkuntzako lehen etapa izan denean eta ondorengo urteetan inongo ikasketa edo prestakuntzatan ari ez den 18 eta 24 urte bitarteko biztanleen ehunekoa da.

2016ko datuak oraindik EB-28ko eskola uzte goiztiarraren tasa (%10,7) 2020 Estrategiak gai honen inguruan ezartzen duen helburuaren gainetik kokatzen du, %10ean kokatzen duena tasa hau. Aipatu azken urteetan tasa hobetzen joan dela.

Gipuzkoak (%7,8: 2014ko datua) dagoeneko hobetu egin du Europa 2020 Estrategiak ezartzen duen helburua eta Estatu Kideen eskola uzte goiztiarraren tasa baxuena duten hamabost herrialdeen artean kokatzen da, ondorioz, Gipuzkoako biztanleriaren ikasketa maila gehiengoan etengabeko hobekuntza islatzen da tasa honekin, bereziki pertsona gazteena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus