AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Berrikuntza ikaskuntzan: laborategiak ikasteko eta sortzeko espazio ireki eta malguak dira

2017.04.26

Datorren maiatzaren 5ean “Ikasgelatik laborategira. Hezkuntzan laborategi irekiak diseinatzeko topaketa” jardunaldia ospatuko da Tabakaleran.

Ekitaldiak hezkuntza eremuan laborategiak abian jartzearen bitartez hezkuntza eraldatzea sustatzeko lana egiten duten irakasleen sarea bultzatzea du helburu.

Laborategia ezagutza, konpetentzia edo gaitasunak esperimentazio praktiketan oinarrituz helarazteko erabiltzen den edozein espazio transbertsala da. Modu ireki, dinamiko, kritiko, praktiko eta kolaboratiboago batean sortzeko diseinatutako espazioak dira. Azken finean, hezkuntza berritzailea izateko erreminta bat, ikasteko prozesuan ikasleak duen paper aktiboan oinarrituta dagoena.

Jardunaldian zehar Hirikilabs-en egin den eta hezitzaileen esperientzia zuzenean oinarritu den Laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburua aurkeztuko da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus