AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako pertsona helduen %40,7ak ikasten du

2017.03.29

Txosten honek Gipuzkoako pertsona helduek (25 eta 74 urte artean) egindako ikaskuntza-jardueraren inguruko ikerketa proiektuaren 2017 urteko inkestako lehen emaitzak aurkezten ditu. Ondorio garrantzitsuenak ondorengoak dira:

- Gipuzkoako pertsona helduen %40,7ak ikasten du, emakumezkoen (%38,7) parte hartzea gizonezkoena (%42,8) baino zertxobait baxuagoa izanik.
- Ikaskuntzako jardueretan parte hartzea adinarekin gutxitzen da.
- Eskuratutako ikasketa maila behin betiko ezaugarria da etorkizunean ikasten jarraitzeko: goi mailako ikasketak dituzten pertsonen %59,3ak ikaskuntzan hartzen du parte, lehen mailako ikasketak dituztenen artean %22,5era gutxitzen da.
- Familiako ardurak eta motibazio falta dira pertsona helduak ez ikasteko azaltzen dituzten bi arrazoi nagusiak.

“Pertsonen parte hartze bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan Gipuzkoan” Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 51. txostena, emaitza hauek jasotzen ditu. Dokumentu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus