AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Industria 4.0rako LHko Euskal Estrategia, Europar Batzordearentzat adibide

2017.03.22

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak Lanbide Heziketaren bitartez industria aurreratua eta 4.0 industria bultzatzeko EAE jarraitzen ari den estrategia azaldu du, baita industria horietan lan egingo dutenek beharko dituzten lanbide-konpetentziak ere.

“Skills for competitiveness of industry 4.0: the approach of the Basque Country”-k nabarmentzen du zein garrantzitsua den “pertsonak beste era batera prestatzea, konplexutasuna kudeatzeko gai izan daitezen”, eta balio handia eman die zeharkako konpetentziei, esaterako, interpretatu, ulertu, analizatu, laburtu, transmititu eta erabakitzeko gaitasuna. Gaitasun horiek eskuratu eta garatu behar dituzte industriaren profesionalek.

Horrela, EAEko LHko ikastetxeak Errendimendu Handiko Zikloak ezartzen ari dira eta eredu berritzaile horren elementu nagusia lankidetzazko ikaskuntza da, erronketan oinarritutakoa.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus