AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ubik-ek, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak, bere lehen urteurrena ospatzen du

2017.03.17

Bere lehen urteurrena dela eta, Ubik-ek, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak, herritar guztiei zuzenduta dauden jarduera eta ekintza desberdinak antolatu ditu martxoaren 18rako eta 19rako.

Ubik sorkuntza liburutegia hiru ardatzetan garatzen da: ikaskuntza, sormena eta herritarren gozamena. Proiektuaren helburua pertsonen arteko ezagutza partekatua, elkarlana eta elkarrekin sortzeak bultzatzea da.

Martxan jarri zenetik, edozein liburutegian aurkitu ditzakegun eta oinarrizkoak diren beste edozein zerbitzuak eskaintzen ditu, baina gainera, Ubik-ek ikaskuntza eta sorkuntza gaitasuna zirikatzen ditu, gaian espezializatutako publikoari nola pentsamendu garaikidean, arteetan, teknologian, ikus-entzunezko eta soinuan, eta bideojokoetan interesa duen pertsona orori zuzenduta dago.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus