AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Zinetek, zinearen bitartez ikasleak enpresaren mundura gerturatzeko ekimena

2017.03.17

Zinetek batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako proposamen bat da, eta duela hiru urte sortu zen Orona Fundazioaren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren arteko lankidetzari esker.

Helburua gazteak enpresaren eta berrikuntzaren mundura gerturatzea da, lan-munduan topatuko dituzten errealitateak ikus ditzaten. Guztia film hautatu batzuen bidez, zeinak balio pedagogiko gehigarri gisa, ikasleek berek aurkeztuko dituzte. Ondorengo eztabaida ere ikasleek zuzenduko dute.

Era berean, ekimenaren bitartez gazteek zenbait gaitasun garatzea lortu nahi da, hala nola talde-lana, proiektukako kudeaketa edo komunikatzeko trebetasunak.

Datorren martxoaren 28an izango da Zineteken edizio berria Orona Fundazioan.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus