AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako hiru irakasle ikaskuntza aktiboko sistema bat aurkeztu dute Europako irakasleen aurrean

2017.03.08

Erasmus+ Programaren baitan, Gipuzkoako hiru irakasle Florentziara joan dira ikaskuntza sisteman zenbait aldakuntza ezarriko dituen ikaskuntza aktiboko sistema bat ezagutzara emateko helburuarekin.

Ikaskuntza aktiboak bilatzen duena norbanakoaren lanean eta zalantzan jarri gabe esandakoa egitean oinarritzen den sistematik, lan taldean eta ikasten ari denaren inguruan aldagai kritikoa izatean oinarritzen den sistemara aldatzea da. Hau da, egiten ikastea eta ez soilik entzuten.

Sistema hau aurrera eramateko Bigarren Hezkuntzako ikasleen prestakuntzara bideratutako ikaskuntzako hamabi proiektuen materiala lantzen ari da. Aurkezpen honen helburua ikaskuntzako sistema hauek ezagutzera ematea da, aurrerantzean Europako ikastetxeetan inplantatu ahal izateko.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus