AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

LHko 1.500 ikaslek hartu dute parte Ikasenpresako seigarren edizioan

2017.02.22

Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan burutzen den Ikasenpresa programak ikasle gazteen artean ekintzailetza-kultura eta ikaskuntza piztea du helburu. Horretarako, ikasleek euren enpresa proiektua garatzen dute. Ekintzailetzarako beharrezko diren konpetentziak garatzen dituzte, eman beharreko pausoak ezagutzen, eta ekintzaile izateak zer esan nahi duen jabetzen.

Zentzu honetan, beste urte batez, Eibar ekintzailetzaren hiriburu bihurtu da, Ikasenpresa Azokaren seigarren edizioari esker.

Aurtengo edizioan, EAEko Lanbide Heziketako 1.500 ikasleren parte hartzea izan du. Ikasleek 204 Ikasenpresa aurkeztu dituzte eta honekin batera beren produktu eta zerbitzuak erakutsi dituzte.

2016-2017 ikasturte honetan, Euskadiko Lanbide Heziketako 73 ikastetxek parte hartzen dute, 4.000 ikasle ingururekin, eta 180 irakasleren inplikazioarekin.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus