AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EHUk 2016 urtea ixten du defendatutako doktorego tesien zenbatekoa inoiz baino altuagoarekin

2017.01.24

2016 uretan zehar 515 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, aurreko urteetako aldi berdinarekin alderatuz hazkunde nabarmena suposatuz. Zehazki, 2015en baino 106 tesi gehiago, 2014an baino 40 gehiago, 2013an baino 159 gehiago eta 2012an baino 174 tesi gehiago defendatu dira. Datu hauek euskal unibertsitate publikoaren jarduera ikertzailearen garrantzia baieztatzen dute.

Defendatutako doktorego tesietatik %26,2a zientzia esperimentalen esparrukoak dira, %23,7a gizarte eta zuzenbide zientzienak, %19,2a humanitateenak, %16,9a osasun zientzien ingurukoak eta %14,0a ingeniaritza eta teknologiarenak.

Ezagutza alorren araberako bilakaera aztertzen bada, defendatutako tesien zenbatekoak kasu guztietan hazi egin dela ikusi dezakegu, ingeniaritza eta teknologiaren esparruari dagokiona izan ezik (-%7,7).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus