AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Hirikilabs Plazaren 7. deialdia ireki dute dagoeneko

2017.01.11

Tabakalerak Hirikilabs Plazaren zazpigarren deialdia ireki du, teknologia edo/eta kultura digitalarekin zerikusia duten proiektu proposamenak martxan jartzeko eta ikaskuntza eta talde lana sustatzea helburua duena.

Pertsona guztiei irekita dagoen ekimena da; ez da aurretiko esperientziarik edo/eta prestakuntza zehatzik behar eta parte hartzea eta ikasteko, deskubritzeko eta gainerakoekin lan egiten disfrutatzeko jarrera irekia dutenei zuzenduta dago.

Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuen baldintza bakarra proiektua bera irekitzea da, besteekin partekatzea lantegi, hitzaldi edo internet bidez ikusgarriak egitea da, hau da, blog edo webgune baten bidez azalduz, tutorialak sortuz edo lizentzia irekia duten artxibategi digitalak partekatuz.

Proiektuak aurkezteko deialdia otsailaren 2a arte irekita egongo da eta aukeratzen diren proiektuak martxoa eta uztaila bitartean garatu beharko dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus