AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Proiektu berritzaileak sustatzeko YUZZ programa

2016.11.23

YUZZ laguntza-, prestakuntza- eta aholkularitza-programa bat da, sei hilabeteko iraupena duena; ideia berritzaileetan oinarritutako eta 18-31 urteko gazteek aurkeztutako negozio-proiektu baten garapena erraztea du xede.

Hautatuek errendimendu handiko eta talentuaren azeleratzaile diren zentroetara sarbidea izango dute (espazio fisikoa), beste ekintzaileekin egongo dira eta 200 aditu baino gehiagoz osaturiko sareko prestakuntza jasoko dute (negozio plana).

Sarien artean astebetez Silicon Valley-ra (Kalifornia, AEB) bidaiatzeko aukera emango da, berrikuntzan nazioarteko erreferente nagusia. Gainera, hiru proiektu onenek zuzkidura ekonomikoa jasoko dute proiektuak garatu ahal izateko (lehen saria: 30.000€, bigarren saria: 20.000€ eta hirugarren saria: 10.000€), eta emakume batek lideratutako proiektu hoberenak sari berezia jasoko du (20.000€).

Yuzz programa, Donostiako Sustapenak kudeatzen du Donostian, eta Santanderko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroak koordinatzen du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus