AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ubik Liburutegi Publikoen Kongresu Nazionalean

2016.11.21

Ubik Tabakalerako Sorkuntza Liburutegia azaroaren 15ean eta 16an zehar Liburutegi Publikoen Kongresu Nazionalean aurkeztu da, bi urtez behin antolatzen dena Kultura Ministerioaren eskutik.

Kongresuaren gai nagusi gisa espazioa izan dute, espazio fisikoa zein birtuala, liburutegia den euskarri tradizional batentzat erronka bezala. Hots, funtsen gordetegi eta kudeatzailea izateaz gain, beste proiektuekin konbinatzen dena. Gainera, arreta berezia eskaini diote teknologiak gero eta presentzia handiagoa duen gizartean eskatu daitezkeen erabilera eta zerbitzu berriei.

Ubik proiektua sorkuntza liburutegia da eta hiru ardatzetan garatzen da: ikaskuntza, sormena eta herritarren gozamena. Proiektuaren helburua pertsonen arteko ezagutza partekatua, elkarlana eta elkarrekin sortzeak bultzatzea da.

Ubik-ek eskaintzen ditu, beste zerbitzuren artean, autoedizioaren txokoa, bideojokoen txokoa (kontsolen mailegu zerbitzua), espazioen erreserba, liburutegian jorratzen diren gai nagusien inguruko tailerrak (pentsamendu garaikidea, bideojokoak, autoedizioa, ikus-entzunezkoak, soinua eta teknologia). Gainera, edozein liburutegian aurkitu ditzakegun oinarrizko zerbitzuak eskaintzen ditu.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus