AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikaskuntza nazioartekoa bihurtu: ikasleen mugikortasunerako diru laguntzak

2016.11.14

Gobernu Kontseiluak, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2016-2017 ikasturtean unibertsitate ikasleen nazioarteko mugikortasun programak dituzten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden unibertsitateentzako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeentzako diru-laguntzen deialdia egiten duen agindua onartu du.

Laguntza hauen helburua Erasmus+ programako mugikortasunetarako Europako Batasunak egiten dituen diru-ekarpenak osatzea da (hauen kostuaren %100a ez baita finantzatzen). Era berean, unibertsitate-mugikortasunen parte bat Erasmus+ programan sartuta ez dauden lekuetara egiten da; horrela den kasuetan, pertsona horiek ez dituzte aipatutako erakundeen laguntzak jasotzen, eta, beraz, beste mugikortasun-programa horietan dauden pertsonak finantzatu beharra ere agerian geratzen da.

Diru-laguntza deialdi honek 1.071.200 euroko zenbatekoa du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus