AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Euskal Lanbide Heziketa sistema, Europarentzat eredua

2016.11.09

Europako Batzordeak bere azken txostenean euskal Lanbide Heziketa sistema balioetsi du. Zehazki, Euskal Herriko LH-ko sarea praktika ona bezala nabarmentzen du. Horrela, Lanbide Heziketako Euskal Legearen (2015eko abendua) helburua hezkuntza eskaintza enpresen beharretara hobeto moldatzea da, bereziki enpresa industrialak dituzten beharretara.

Gainera, lege berriak lehentasunezko area batzuk identifikatzen ditu, hauen artean, lanbide-heziketa dualeko modeloen garapen osoa, heziketaren diseinuan eta edukian enpresen parte-hartzea izatea, ekintzailetza gaitasuna txertatzea eta curriculumaren nazioartekotzea (EBko beste trebakuntza-zentro batzuekin elkarlana sustatuz eta ikasketa-planaren barruan atzerriko hizkuntzen garapena eta ikaskuntza sustatuz).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus