AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Kualifikazioetan doikuntza falta identifikatu lan merkatura egokitu ahal izateko

2016.11.03

Cedefopen ikerketa honen helburua europar arduradunek lehenetsi behar dituzten okupazio eta enpleguak identifikatzea da biztanleriaren konpetentziak hobetze aldera.

Lehenetsi beharreko enpleguak bezala definitzen dira langile faltagatik edo gehiegi egoteagatik ekonomian eragin zuzena izan dezaketenak (estaldura hutsunea) eta pertsonen hezkuntza eta prestakuntzaren aldetik landu behar direnak.

Neurrien eraginkortasunak langile kualifikatuen falta edo gaineratikoaren arazoa konponduko duela ziurtatzeko beharrezkoa da lan merkatuaren eta kualifikazioaren arteko doikuntza falta hau zergatik ematen den ulertzea, hau da Cedefopen txostenaren helburu nagusia.

Horrela, txostenak ondorioztatzen du langile kualifikatuen falta gehien bat kualifikazio maila altuko enpleguetan ematen dela (IKT profesionalak, medikuak, zientzialariak, ingeniariak, irakasleak…).

Eta langile gehiegi aurkitzen dira kualifikazio maila baxuagoa eskatzen duten lanetan (eraikuntza eta zerikusia duten enpleguak, makina operatzaileak…).

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus