AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Testuinguru desberdin batean ikasi: nazioarteko mugikortasuna sustatu

2016.10.26

Donostiako Sustapenak unibertsitate mailako titulazio edo Lanbide Heziketako goi mailako graduren bat duten gazteen esku 40 beka jarri ditu nazioarteko enpresa eta erakundeetan ordaindutako praktikak egiteko.

Gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute eta bakoitzaren profil akademiko eta profesionalarekin bat egingo dute.

Baldintzak hauek dira:

- Diplomatura, lizentzia edo goi-mailako lanbide-heziketa titulazioa edukitzea.
- 30 urte baino gutxiago izatea (2016ko urtarrilak 1).
- Donostian erroldatuta (gutxienez urtebetez jarraian, 2016ko urtarrilaren 1ean).
- Atzerrian praktikak eginez 6 hilabetetik gorako egonaldiak ahalbidetu dituzten beste bekaren baten onuradun ez izatea.
- Ingeles-maila eta helmuga-herrialdeko hizkuntzan maila altua izatea (beharrezkoa balitz).
- Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
- Administrazio- eta zigor-arloan zigortuta ez egotea laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

Izena emateko epea 2016ko azaroaren 21ean amaitzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus