AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Donostiak Unibertsitate-Enpresa Foro Europarra hartu du

2016.10.24

Urriaren 18an eta 19an Unibertsitatearen eta Enpresaren Topagunerako Europar Foroa ospatu da Donostian. Edizio hau euro-eskualdearen ikuspuntua azaltzen duen lehena da eta helburua Euskadi eta EuskadiAkitania Berria-Nafarroa Euroeskualdea bikaintasuneko, ikerketako, ekintzailetzaespirituko eta unibertsitate-berrikuntzako lurraldea izatea da.

Foroaren xede nagusia solasaldia eta esperientzia-trukatzea sustatzea da, unibertsitatea eta enpresen arteko lankidetza bultzatzeko, ezagutzaren transferentzia sustatzeko, elkarlanerako harremanak eta epe luzerako aukerak sortzen laguntzeko eta berrikuntza, ekintzailetza eta sormena bezalako gaitasunak bultzatzeko.

Foroan 20 unibertsitate baino gehiago (batez ere europarrak) eta 30 enpresa eta enpresa-elkarte hartu dute parte.

Horrela Euskadi Europako eskualde banderaduna bilakatu da eskualdeen arteko lankidetzari, espezializazio eta berrikuntza espazioei eta unibertsitate-enpresa aliantzari dagokienean, aukera berriak irekiz, arlo honetan, Europako beste eskualdeei.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus