AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EHUn defendatutako doktorego tesien zenbatekoak nabarmenki hazi da iraila arteko metatuan

2016.10.19

Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 419 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, aurreko urteetako aldi berdinarekin alderatuz hazkunde nabarmena suposatuz (2015en baino 153 tesi gehiago, 2014an baino 91 gehiago, 2013an baino 146 gehiago eta 2012an baino 178 gehiago). Datu hauek euskal unibertsitate publikoaren jarduera ikertzailearen garrantzia baieztatzen dute.

Defendatutako doktorego tesietatik %25,3a gizarte eta zuzenbide zientzien esparrukoak dira (106 tesi), %23,2a zientzia esperimentalenak (97), %21,2a humanitateenak (89 tesi), %16,2a osasun zientzien ingurukoak (68) eta %14,1a ingeniaritza eta teknologiarenak (59).

Ezagutza alorren araberako bilakaerak defendatutako tesien zenbatekoan kasu guztietan hazi egin dela adierazten du, gizarte eta zuzenbide zientzien (47tik 2015en 106ra 2016en) eta humanitateen esparruan (48tik 89ra) gertatutako gorakadak nabarmentzen direlarik.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus