AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Jolabs, jardueren garapena eta ikaskuntza familian egitea sustatzen duen ekimena

2016.10.10

Ikasturte berriaren hasierarekin bat, Jolabs ekimenak berrikuntzak aurkezten ditu. Ikaskuntzarako eta sormenerako espazio bat izaten jarraituko badu ere, etapa berri honetan mintegi egituratu moduan lan egin ordez, jarduera bitarteko eperako proiektuen bitartez eramango da aurrera, formatu libreago batean, iniziatiba, sormena eta umeen eta gurasoen egiteko gogoa sustatuz.

Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofiez gain, aurten Egizu Familian (DIF) formatoa aurkeztuko dute.

Guzti honen helburua autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa lantzea izango da, familia guztien artean, bakoitzak dakiena irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta hauekin esperimentatuz. Proiektuak hiru hilabetez landuko dira eta familia guztien artean aukeratuko dira.

Ardatz nagusia helduen eta gazteenen arteko elkarlana da eta oinarrizkoa izango da lanak banatzerako orduan, umeei espazio bat eta ardura batzuk eskaintzeko helburuarekin, ikaskuntzaren inguruan partekatutako espazio bat sortuz.

Azkenik, garatzen diren proiektuak abenduan ospatuko den Eginzaleak azokan aurkeztuko dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus