AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Pertsonekin eta lurraldearekin konpromisoa hartu duten enpresak sustatzeko programa

2016.09.27

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak “Pertsonekin eta lurraldearekin konpromisoa hartu duten enpresak sustatzeko programa”ren deialdia argitaratu berri du. Helburua da pertsonak oinarri dituen eta lurraldean errotuta dauden erakundeak bultzatzea, etengabeko ikaskuntza dinamikak garatzea, eta pertsonen, enpresen eta lurralde/gizartearen arteko konpromisoa osatzeko eraldaketa sustatzea.

Sustatuko diren ekintzak ondorengo ardatz hauetako bati lotuta egongo dira:

- Enpresetan pertsonen parte hartzea sustatzea eta enpresetako antolaketa ereduen eraldaketa bultzatzea.
- Enpresen proiektuetan pertsonak erdigune izatea bultzatzea, parte hartzean eta ardura partekatzean murgilduz eta aktiboak diren pertsonen garapena sustatuz.
- Aurrerapen ekonomiko eta sozialaren artean eta emaitzak eta erronkei aurre egiteko eragileen ahalmenaren artean loturak hautematen eta zabaltzen saiatzea.

Deialdi honetan erakunde hauek izan daitezke onuradunak: enpresak eta elkarte enpresarialak, sindikatuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak, unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak, unibertsitateak eta Gipuzkoan egoitza duten tokiko eta/edo eskualdeko erakundeak.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus