AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Tabakaleraren lehen urteurrena, sortzeko eta ikaskuntzarako espazio bezala sendotzeko erronkaren aurrean

2016.09.13

Pasa den irailaren 9an Tabakalerak, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak, bere lehen urteurrena ospatu zuen. Dagoeneko 640.000 bisita baino gehiago izan ditu, lehen hilabete hauetan antolatu diren ekimen desberdinetan parte hartu duten pertsonen aldetik. Hazten ari den eskaintza bat da, irekia eta dimentsio aldakorrekoa –ekimen “mikro”etatik planteamendu zabalagoetara-.

Antolatu diren jardueren artean ondorengoak aurkitzen ditugu: Ubik, sorkuntza liburutegia (14.000 bisita inguru hilabetean); Sortzaileen gunea (68 sortzaile igaro dira bertatik); Ikusmira Berriak; zinema (230 proiekzio baino gehiago eta 12.600 ikusle); Zabaltegi-Tabakalera; Hezkuntza arloak; Hirikilabs eta Erakusketak (60.514 bisita).

Era berean, hilaren amaieran, interiorismo, diseinu eta dekorazioari eskainitako Basque Livingeko ateak zabalduko dira, Habic, Euskadiko ekipamendu, zur eta diseinuaren klusterrak bultzaturik.

Datorren urtera begira, Tabakalera eragile eta herritar guztiei irekita dagoen sortzeko, ikaskuntzarako eta ezagutzaren eta kulturaren hedapenerako espazio gisa sendotzea da erronka.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus