AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Ikasten prestatu, pertsonen enplegutasunaren gakoa

2016.07.27

UPV/EHUk txosten bat argitarau berri du joerak, enplegutasuna eta unibertsitatearen inguruan. Ikerketa Lanbidek azken zazpi urteetan zehar (2009-2015) egindako 40.000 inkestetatik ondorioztatutako emaitzetan oinarritzen da.

Ikerketa hiru atalez osatuta dago: UPV/EHUn graduatutako pertsonen lan merkaturatze tasaren analisia; ikasleek egindako praktiken aurkezpen xehatua; eta, unibertsitateko ikasleen enplegutasunaren etorkizuneko perspektibak eta hau hobetzeko neurriak.

Emaitzen artean, nabarmentzekoa,
- unibertsitate mailako ikasketak dituzten pertsonak enplegutasun tasa altuagoa dute.
- praktikak egiteak ikasleen enplegutasuna hobetzen du, prestatzen diren pertsonen artean eta enplegua eskaintzen duten pertsonen artean elkarrekintzarako espazioa sortzen dutelako.
- nahiz eta UPV/EHUk prestakuntza duala bezalako proposamenak diseinatuta ez eduki, prestakuntza praktiken hazkundea eskaintza mota honetarantz bideratuta dago.

Jarraipen honen barruan ehualumni eskaintzen da, ikasle ohiei zuzendutako proiektua, praktika programen bidez eta mentoring-aren bidez ikasleen enplegutasuna hobetzeko helburua duena.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus