AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Baloreak, teknologia eta musika ikasi, familiei irekita dagoen formatu parte hartzailean

2016.07.25

Tabakalerak ikaskuntzaren inguruan duen jardueren eskaintza zabaldu ari da etengabe, ikasteko modu desberdinetan oinarritutako produktu eta espaziok sortuz, publiko desberdinari zuzenduta daudenak eta ikasitakoaren inguruan ongizatea bilatzen dutenak.

JoLabs tailerrak familiei, umeei eta gazteei zuzenduta daude, eta datozen asteetan ondorengoak antolatuko dira:

- Teknologia txokoak familientzat. Egin ezazu zerorrek (DIY) eta Egin dezagun elkarrekin (DIWO) filosofiak jarraituz, txokoak osatuko ditugu hainbat proiektu txikirekin. Teknologia kontzeptuak ikasi, jolastu eta sormena lanean jarriko dira.

- Asmatutako musika tresnen orkestra. Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean musika klasikoa eta teknologia lotuko dira. Elektronika zer den eta nola funtzionatzen duen ikasi eta elektronika erabiliz taldean tresna ezberdinak eraikiko dira, ondoren tresna hauei soinu desberdinak gehituko dizkiegu eta gure orkestra propioa osatuko dugu.

- Jolabs: Jostagarria denontzat. Erabiltzen ditugun jokoen zergatiak eta moduak partekatuko ditugu eta partekatzea, besteenganako eta espazio publikoarekiko errespetua eta kontsumo arduratsua bezalako baloreak erakutsiko dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus