AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Cloud computing: dagoeneko presente dagoen eta ikaskuntzarako potentzial handia duen erreminta

2016.07.18

Gaur egun ikaskuntzako plataformen eskaintza gero eta zabalagoa da, ohikoenak eta unibertsitateek gehien eskaintzen dituzten plataformak MOOC-ak izanik.

Testuinguru honetan, gaur egun sistemarik ezagunena ez bada ere, cloud computing-a bizitza osoan zeharreko ikaskuntza errazteko potentzial handia duen sistema bezala aurkezten da, kalitatezko ikaskuntzarako espazioak sortzen dituelako (edukiak), pertsonen beharretara egokitua, eguneratua eta malgua delako.

Cloud computingak eskaintzen dituen ezaugarri nagusien artean ikaskuntzako espazioetarako, ondorengoak nabarmentzen dira:

- Datu eta eduki mota guztiak gordetzeko aukera ematen du.
- Edozein gailuetatik datuak eskuratzeko aukera ematen du.
- Erabiltzaileen artean elkarlana ahalbidetzen du.
- Edukia automatikoki gordetzen du segurtasun kopia moduan.
- Baliabideak zein denbora optimizatzen ditu, edozein momentuan informazioa eskuratzea errazten duelako.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus