AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Lanaren testuinguruan ikasi: atzerriko enpresetan praktikak egiteko bekak

2016.07.07

Erasmus+ programaren markoan, EHU-UPVak EPEZ XI programa jarri du martxan, ikasketak bukatu berri dituzten unibertsitateko ikasleek atzerriko enpresetan praktikak egiteko diru laguntzen deialdia.

Programaren helburua ikaskuntza arautuan bereganatutako ezagutzak osatzea da eguneroko lan praktiketan beharrezkoak diren gaitasunak garatzearen bitartez. Era berean, mugikortasunari bultzada sendoa ematea eta gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera desberdintasuna murriztea ere badu helburu.

Programan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: azken ikasturtean matrikulatuta egotea eta langabezi egoeran erregistratuta egotea (Lanbide), administrazio auzotasuna Euskadin izatea, harrera herrialdeko hizkuntzan edo, aukeran, ingelesean ziurtagiria izatea, UPV/EHUko unibertsitate titulu ofizial bat izatea edo bestela, 2015/2016 ikasturtean lortutako ikasketetako titulu eskubideak ordainduta izan beharko dituzte praktika egiten hasi baino lehen. Izena emateko epea uztailaren 15ean amaitzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus