AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Enpresetan prestakuntza ebaluatzeko sistema baten garrantzia

2016.06.27

Fondo Formación Euskadik enpresen esku jarri du prestakuntza ebaluatzeko sistema bat, ikaskuntzan egiten den denbora eta diru inbertsioak duen eragina neurtzea ahalbidetzen duena.

Ebaluaketa sistema prestakuntza prozesuaren fase desberdinetan hatzen du parte:

- Landuko diren gaitasunen hasierako egoera eta prestakuntza prozesuaren ondoren lortu nahi diren helburuak neurtzen ditu.
- Prestakuntza ekintza bukatzerakoan, pertsonen lehen iritziak jasotzen dira ikasitakoa eguneroko lanean duen eragilgarritasunaren inguruan.
- Prestakuntza egin eta hilabete bat edo bi ondoren, prestakuntzaren transferentzia maila lanpostura neurtzen da.
- Prestakuntza egin ondoren, ezagutzak barneratu direnean eta eguneroko lanean normaltasunez erabiltzen direnean, prestakuntzak erakundean duen eragina neurtzen da kostua onura analisiaren ikuspuntutik eta lortutako arrakasta ratiotik. Era berean, eskuratutako ezagutza berrietatik eta bere inplantaziotik sortu diren bestelako beharrak identifikatzen dira.

Ebaluaketa sistema honek prestakuntzak erakundean dituen eragin errealak eta helburuak lortzeko eskaintzen dituen onurak identifikatzea ahalbidetzen du.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus