AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Zientzia jarduera kulturala da: Passion for Knowledge 2016

2016.06.21

Datozen irailaren 27tik urriaren 1a bitartean eta 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren programazioaren baitan, Donostiak Passion for Knowledge 2016 jaialdia hartuko du.

Donostia izango da aste betez, bost Nobel Sarien eta mundu mailako zenbait adituen parte hartzearekin, zientzia, ezagutza, ikaskuntza eta biztanleriaren arteko topagunea eta nazioareko jaialdia.

Donostia International Physics Centerrek (DIPC) zientzia funtsezko kultura-ekintza gisa sustatzeko helburuarekin antolatu du jaialdia, gizartearen eta ekonomiaren aurrerapenari laguntzeko jarduera gisa.

Jaialdiak gainera ondorengo erakundeen laguntza izan du: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila; Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, UPV/EHU, Donostiako Udala, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioa, Europako Kultur Hiriburutzaren Donostia / San Sebastián 2016 Fundazioak, besteak beste.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus