AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

“Etorkizuna ikasten”: Donostiak Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua hartzen du

2016.06.15

Gaur eta bihar artean Donostiako Kursaal Jauregian Lanbide Heziketako Nazioarteko IV Kongresua ospatzen ari da “Etorkizuna ikasten” lelopean.

Landuko diren gaien artean teknologia aurreratua, telekomunikazioa, ziberseguritasuna, industria 4.0, fabrikazio adimentsua, etorkizuneko hezkuntza eta enplegua eta ingurune horiek behar dituzten gaitasun berriak eta ezagutza, besteak beste.

Aspektu guzti hauek komunean duten gaia Lanbide Heziketa da, hezkuntzako eskaintza eta eskarian papel garrantzitsua duena eta azken urteetan Euskal Herrian erreferente batean bihurtu dena pedagogikoa zein berrikuntza teknologikoarena.

Programan, hasierako eta amaierako ekitaldiez gain, aipatutako esparruak landuko dituzten bederatzi hitzaldi aurkitu daitezke.

Eusko Jaurlaritzak antolatu duen jardunaldian Lanbide Heziketaren munduko 800 aditu baino gehiagok hartuko dute parte. Bertan, Europar Batzordeko eta hemezortzi herrialde desberdinetako eta Estatuko Autonomi Erkidegoko profesionalak topatuko dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus