AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

BOZIko jarduerak egiteko diru laguntza deialdi berria

2016.05.30

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailak bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jarduerak egiteko 2016ko diru laguntzen deialdia jarri du martxan.

Ondorengo ekimenak diruz lagundu ahalko dira

- Prestakuntza-jarduera espezifikoak, pertsona-talde jakin bati zuzenduta daudenak.
- Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuak.
- Prestakuntzako edo hezkuntzako metodologia berrien esperimentazioari buruzkoak; ezagutzaren belaunaldi arteko transferentziari buruzkoak, prestakuntza hurbiltzeko eta ikastea sustatzeko trabak baztertzeari buruzkoak, edota bizialdi osoko ikaskuntzarekin lotutako beste edozein.

Diru-laguntza hauen onuradun izan daitezke udalak, tokiko edo eskualdeko garapen agentziak eta prestakuntza eta ikaskuntzaren esparruko bestelako eragileak. Gainera, proiektuak 2016 urtean zehar hasi beharko dira eta 2017ko ekainaren amaiera bitartean garatu ahal izango dira.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus