AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako hamar persona heldutik lauk ikaskuntza ez formaleko jarduerak egiten ditu

2016.05.30

Ikaskuntza ez formaleko jardueretan Gipuzkoako pertsona helduen (25-74 urte) parte hartzeari buruzko 2016ko emaitzak ondorengoa nabarmentzen dute:

- Gipuzkoako pertsona helduen %37k ikaskuntza ez-formaleko jardueretan parte hartu du azken urtean zehar.
- Ikasketa maila erabakigarria da ikaskuntzarekin jarraitzeko: goi mailako ikasketak dituzten personen %58,5ak mota honetako jardueraren bat egin du; lehen mailako ikasketak dituztenen artean %11 arte gutxitzen da.
- Parte hartzea altuagoa da ordaindutako enplegua (%46) dutenen artean eta zertxobait baxuagoa langabezian daudenen artean (%35).
- Motibazio profesionala da ikasteko arrazoi garrantzitsuena (%81; %19ren aurrean).

“Pertsonen ikaskuntza ez formala” (Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntza - 49. txostena), emaitza hauek jasotzen ditu. Dokumentu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus