AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako biztanleria helduaren %9ak titulu ofizial bat eskuratzeko helbururarekin ikasi du

2016.05.25

Gipuzkoako biztanleria helduari bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren inguruan egindako azken urteko inkestak, ikaskuntza formaleko jardueretan dagoen parte hartzearen inguruan ondorengo aspektuak azpimarratzea ahalbidetzen du:

- Pertsona helduen %8,8ak ikaskuntza formaleko jarduerak egiten ditu, gizonezkoen artean ehunekoa altuago izanik (%9,6 eta %8,0).
- Parte hartzea adinarekin behera egiten du: 25 eta 34 urteko pertsonen %25,0etik 65 urte baino gehiagoko pertsonen %0,8ra arte.
- Ikasketa maila erabakigarria da: goi mailako ikasketak dituzten pertsonen %15ak ikaskuntza formaleko jarduerak egin ditu, lehen mailako ikasketak dituztenen artean %2,9ak hartu du parte.
- Parte hartzea ikastaro presentzialen bidez ematen da batez ere (%82) eta ez hainbeste urrutiko hezkuntza bidez emandako ikastaroetan (%18).
- Lau pertsonatik hiruk arrazoi profesionalengatik ikasten du.

“Ikasi eta titulu bat eskuratu” (Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntza - 48. txostena), emaitza hauek jasotzen ditu. Dokumentu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus