AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako gazteen egoera ezagutu enpleguari eta ikaskuntzari dagokionez

2016.05.23

Txostena pertsona gazteen (18-34 urte) ezaugarrietan oinarritzen da enpleguari eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari dagokionez, ikasleak kontuan hartu gabe.

Aipatu behar da:

- Gazteen %73a landuna dela eta duten enplegua hauetatik %66arentzat ez dela lehen enplegua
- %24a langabezian dago eta, langabezian daudenen %70a egoera honetan dago enplegurik aurkitzen ez duelako
- %3a ez da barneratu ordaindutako lan merkatuan

Gainera, eta ikaskuntzari dagokionez,

- Pertsonen %87a ikasteko prest dago, kosturik suposatzen ez duen bitartean
- Pertsona gazte landunen heren batek ikaskuntza formaleko jardueraren bat egin du azken urtean eta %41a ikaskuntza ez formalekoa
- Enplegua duten hamar gaztetik zortzik arrazoi profesionalengatik ikasten du

“Enplegua duten pertsona gazteak eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza” (Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntza - 47. txostena), emaitza hauek jasotzen ditu. Dokumentu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus