AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

EHUn defendatutako doktorego tesien kopuruak nabarmenki egin du gora urteko lehen lauhilekoan

2016.05.18

2016 urteko urtarrila eta apirilean zehar 281 doktorego tesi defendatu dira Euskal Herriko Unibertsitatean, 2015 urteko aldi berdinarekin alderatuz hazkunde nabarmena suposatu duena (%181 eta 100 doktorego tesi gehiago).

Aipatutako bilakaera honek euskal unibertsitate publikoaren jarduera ikertzailearen sendotzea baieztatzen du.

Hauetatik %28,5a gizarte eta zuzenbide zientzien esparrukoak dira (80 tesi), %23,8a humanitateenak (67 tesi), %18,9a zientzia esperimentalenak (53), %14,6a ingeniaritza eta teknologiarenak (41) eta %14,2a osasun zientzien ingurukoak (40).

Ondorengo taulan adierazten den moduan, defendatutako tesien zenbatekoan antzeman den hazkundea ezagutza alor guztietan eman da, gizarte eta zuzenbide zientzien (12tik 2015en 80ra 2016en) eta humanitateen esparruan (19tik 67ra) gertatutako gorakadak nabarmentzen direlarik.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus