AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gipuzkoako hiru gaztetik bik ikasten du

2016.05.16

Ikasleak ez diren Gipuzkoako 18 eta 34 urte bitarteko pertsonei zuzendutako inkestako emaitzek, kolektibo honek ikaskuntzako jardueretan duten parte hartzea neurtzea ahalbidetzen dute.

Nabarmentzeko datuak:

- Biztanleria gaztearen parte hartze tasa ikaskuntzan azken urtean zehar %64koa da (modu etengabean %37ak ikasten du)
- Emakumeen parte hartzea gizonezkoena baina altuagoa da (%69 eta %59 hurrenez hurren)
- Ikaskuntzan parte hartzea ikasketa mailarekin hazten da, baina lehen mailako ikasketak dituzten pertsonen bilakaera nabarmentzen da
- Langabezian dagoen biztanleriaren parte hartzea ikaskuntzan 26 puntu hazi da 2009ko datuekin alderatuz
- Intereseko gai batean ezagutzak eta teknikak eskuratzea eta ikuspegi profesionalak hobetzea aurkitzen dira ikasten jarraitzeko arrazoi nagusien artean
- Laneko ordutegiarekin bateraezina izatea da gazteek ez ikasteko adierazi duten oztopo nagusia

“Pertsona gazteak: bizitza osoan zeharreko ikaskuntzako jarduerak” Gipuzkoan bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari buruzko Doks dokumentu serieko 46. txostena, emaitza hauek jasotzen ditu. Dokumentu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamenduak sustatzen duen ALTV-BOZIri buruzko ikerketa ildoaren barruan kokatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus