AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Eguneroko “praktika onak”: aplikazioak gela barruan

2016.04.27

Pasa den apirilaren 21ean, osteguna, Gasteizko Europa Jauregian Hezkuntzarako Google Aplikazioen 5. Jardunaldia antolatu zen. Xedea geletan ikaskuntza erraztea helburu duten aplikazio sorta bat aurkeztea izan da.

450 irakasle baino gehiagok hartu zuten parte eta jardunaldian aurkezten zen aplikazioetako bat bere eguneroko jardueran erabiltzen duten zortzi euskal ikastetxeetako esperientziak aurkeztu ziren.

Gipuzkoako ikastetxeei dagokionez, ondorengo esperientziak aurkeztu ziren: “Google Apps Heziketa Fisikoan” (Usandizaga-Peńaflorida-Amara BHI), Etorkizuna errealitate bihurtuta: “Future Classroom Toolkit” (Elgoibar Ikastola) eta Sarelektz Bloga (Bidasoa Ikastetxea).

Parte hartu zuten erakundeetaz gain, jardunaldian aplikazio hauen erabilgarritasuna aurkezteko eta erakusteko tailerrak egon ziren.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus