AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Gazteen lan merkaturatzea erraztea: Lehen Aukera

2016.04.18

Lehen Aukera programak lanbide-heziketa, unibertsitate-mailako edo ziurtagiri-profesionala prestakuntza duten 30 urte baino gutxiagoko pertsonei ikasle-bizitzatik lan-bizitzarako jauzia erraztea bilatzen du. Helburua titulazioari loturiko lehen lan-esperientzia eskaintzea da kontratu mugagabe edo praktika-kontratu baten bidez.

Langabezi egoeran eta beraien prestakuntzarekin zerikusia duten enpleguetan esperientzia gabe edo gutxi duten gazteei praktiketako kontratuak egiteko interesa duten enpresei zuzendutako programa da.

Martxan jarri eta bi urte ondoren, Lehen Aukera programa bitarteko baliagarri sendoa bihurtu da, gazteak lan-merkatuan sartzea errazteari dagokionez; eta, 2016ko deialdian, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 7,5 milioi euro bideratuko ditu programa horretara (2015ean baino 2,5 milioi gehiago), eta 1.900 kontratu finantzatzeko aukera emango du, gutxienez sei hilabeterako.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus