AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

“Finantzak” ikasi: bizitzarako oinarrizko gaitasuna

2016.04.06

Azken urteetan EBZ eta Espainiako Bankua bezalako erakundeak eta kontsumitzaileen asoziazio eta erakunde desberdinek pertsonek finantza esparruan duten ezagutza hobetzeko ekintzak martxan jartzearen beharra adierazi dute.

Helburua pertsonen eguneroko bizitzan oinarrizkoak eta erabilgarriak diren aspektuetara bideratutako ikaskuntza ekintzak garatzea da. Testuinguru honetan aurkitzen da ikasleei zuzentzen den Kutxabanken “Finantzak bizitzeko” ekimena. Jokoa euskal hiriburuetako eta herrialde haundietako ikastetxe guztietara eskainiko zaie.

Simulazio joko bat da eta pertsonaia birtual baten bitartez jokoan parte hartzen duten ikasleek, beste batzuen artean ondorengo aspektuak ezagutu ahalko dituzte: finantza sistemaren oinarrizko funtzionamendua, kontsumitzaile bezala pertsonen eskubideak eta betebeharrak, diruaren eta transakzioen papera, finantza produktuen aniztasuna eta erabilerak, norbanakoaren finantzen plangintza (zorren gehiengoa), arriskua, irabaziak eta erakundeekin negoziazioa, bankuen enpresa ardura edo gizarte ekintzaren funtzionamendua.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus