AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Teknologiaren eragina bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan

2016.04.04

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari eta teknologiari buruz Pew Research Center-ek argitaratu duen txostenak, biztanleria helduaren ikasketa mailaren arabera ikaskuntzan desberdintasun nabarmenak daudela baieztatzen du.

Zentzu honetan, goi mailako ikasketak dituzten pertsonen %87ak ikaskuntzako jardueraren bat egin du azken urtean zehar, bigarren mailako ikasketak edo gutxiago dituzten pertsonen %60aren aurrean.

Enplegua duten pertsonen artean, aldiz, unibertsitate mailako ikasketak dituzten pertsonen %72ak bere lanarekin zerikusia duen prestakuntzaren batean hartu du parte, bigarren mailako edo gutxiago duten pertsonen artean erdiak gutxi gora behera (%49) hartu du parte.

Era berean, aipatutako txostenak ikasterako orduan teknologiak gero eta paper garrantzitsuagoa duela jartzen du agerian eta pertsonen ikasketa mailarekin bere erabilera hazi egiten dela. Zehazki, ondorengo aspektuak aipatzen dira,

- goi mailako ikasketak dituzten pertsonen %58ak Internet erabili du ikaskuntzako jardueraren bat egiteko, bigarren mailako ikasketak edo gutxiago dituzten pertsonen artean %43ak erabili du.
- pertsona landunen kasuan, bigarren mailako ikasketak dituzten pertsonen %40ak Internet erabili du ikasteko, eta goi mailako ikasketak dituztenen artean Internet erabili dutenak %64an kokatzen da.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus