AYUDAS A LA NAVEGACIÓN

Saltar al contenido principal de la página actual.

Ir al menú principal de la página.


MENÚ AUXILIAR DE LA PÁGINA


SECCIONES PRINCIPALES DEL SITIO WEB


CONTENIDO PRINCIPAL DE LA PÁGINA

SENDERO DE MIGAS

Demola: ikasleen eta enpresen arteko ikaskuntza kolaboratiborako plataforma

2016.03.16

Martxotik aurrera, Fondo Formación Euskadi Demola plataformako sustatzailean bihurtuko da Euskal Herrian.

Demolak elkarlanerako modu berriak eskaintzen ditu unibertsitateko ikaslez eta erakundeez osatutako sare batean. Helburua prototipo batean bukatuko den proiektuen garapena aurrera eramatea da, zenbait kasutan enpresek garatuko dutena.

Plataformak enpresetako benetako erronkei heltzeko aukera ematen die talentua garatu eta erakutsi nahi duten unibertsitateko gazteei, talde multidisziplinarioetako lan taldeetan parte hartzen: negozioko kontzeptuak sortzen dituzte, produktu berriak garatzen dituzte, edo maketak eta prototipoak eraikitzen dituzte argi definitutako funtzioak, helburuak, prozedurak eta prozesuak ematen dizkieten enpresekin elkarlanean.

Demolak 12 nodo baino gehiago ditu gaur egun Finlandian, Espainian, Suedian, Lituanian, Eslovenian, Mexikon eta Namibian, besteak beste.

PIE DE PÁGINA

GNet: gipuzkoa.eus